Ariketa sozial bat, gidari bat eta lau herritar euskararen inguruan hizketan. Orain bi urte egin bezala, herritar talde batek euskararen inguruan dituen inpresioak jaso ditu Euskaraldiaren barruan antolatutako solasaldian: Irina Tchitchenko, Arri Granados, Helene Alberdi eta Telmo Irureta igo zituen Maiak oholtza gainera hizkuntzaren inguruan hitz egitera.
Pasa den ostegunean, azaroaren 24an, egin zen ekitaldia Aita Mari zinema aretoan eta orain hemen ikusteko aukera dago.