Aldaketak izango dira datorren astean udal zerbitzu batzuetan jaiegunak direla eta

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 4a

Datorren asteko jaiegunek eragina izango dute udal zerbitzu batzuetako ordutegietan.

Jaiegunez betetako astea izango da datorrena, eta horren ondorioz udal zerbitzu batzuek ordutegi bereziak izango dituzte; beste batzuk, berriz, itxita izango dira. 

Bi jaiegun izango dira datorren astean: asteartea, abenduaren 6a, Konstituzio eguna, eta osteguna, abenduaren 8a, Sortzez Garbiaren eguna. Hori horrela, eta egun batzuetan zubia hartuko delako, ordutegi berezia izango dute udal zerbitzu batzuek. 

Udaletxea, Alondegia kultur etxea –Oxford aretoa izan ezik–, Branka eta Gizarte Zentroa –taberna irekita egongo da– itxita egongo dira abenduaren 5ean, 6an, 8an eta 9an. Foronda kultur etxea, Emakumeon* Etxea eta Ludoteka aste osoa egongo dira itxita. Musika Eskolak, berriz, astelehenean bakarrik zabalduko ditu ateak. Udaltzaingoan, aldiz, ohiko ordutegia jarraituko dute egunotan.

Turismo bulegoan eta Lubaki kiroldegian, ordea, jaiegunetako ordutegia izango dute:

Kiroldegiko ordutegia:
  • Abenduak 5, astelehena: 06:30-13:00
  • Abenduak 6, asteartea: 07:30-13:00
  • Abenduak 7, asteazkena: 06:30-21:30
  • Abenduak 8, osteguna: 07:30-13:00
  • Abenduak 9, ostirala: 06:30-13:00
Turismo bulegoko ordutegia:
  • Abenduak 5, astelehena: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
  • Abenduak 6, asteartea: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
  • Abenduak 7, asteazkena: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
  • Abenduak 8, osteguna: 10:00-14:00
  • Abenduak 9, ostirala: 10:00-14:00 / 16:00-18:00

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide