'Souvenir komeria estralurtarra' antzezlana, gaur Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 2a

Horman Poster kolektiboaren azken proiektua, Souvenir komeria estralurtarra, ikusteko aukera izango da gaur, 20:00etatik aurrera Aita Mari zinema aretoan. Ikuskizunerako sarrerak aurrez eros daitezke. 

Turismoaren eta kolonialismoaren inguruko gogoetei umore puntua erantsita ondo du Horman Poster kolektiboak bere proposamen eszeniko berria: Souvenir. Komeria estralurtarra. Emanaldia gaur izango da, 20:00etan hasita, Aita Mari zinema aretoan.

Igor de Quadrak zuzenduta, Maite Aizpurua, Xanti Agirrezabalaga eta Matxalen de Pedro antzezleak ariko dira oholtzan. Laurek, Jon Ander Urrestirekin batera, osatzen dute konpainia hau. Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun. Denboraldi batez, "espazioaren konkista" entseatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, "eko-antsietateak" jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote.

Sarrerak aurrez eros daitezke turismo bulegoan edo hemen, 8 euroan; 6 euroan gazte txartelarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide