Sinadura bilketa hasi dute treneko erabiltzaile batzuk Zumaia eta Eibar arteko trenen maiztasun handitzeko astegunetan zehar. Gaur egun orduro daude trenak bi herri hauen artean, eta trenak ordu erdiro izatea eskatzen dute sinadura bilketa abiatu duten erabiltzaileek, bereziki ordu puntetan: 07:00etatik 09:00etara goizez, 13:00etatik 16:00etara eguerditan, eta 19:00etatik 21:00etara arratsaldez. Kanpaina abiatu duten erabiltzaileek salatu dutenez, Donostia-Bilbo ibilbide osoan, Mendaro, Deba eta Arroa bakarrik gelditzen dira 30 minutuko zerbitzu hori gabe.
Hasiera batean, Mendaron eta Elgoibarren bakarrik jaso daitezke sinadura hauek.
Ekintza honen berri eman du barren.eus atariak, eta kanpainaren bultzatzaileen iritziak ere jaso dituzte.