Hozkailuan post-it bat ipuina izan da 35. Julene Azpeitia lehiaketako garailea. Maddi Aiestaranek idatzi du eta atzo jaso zuen 3.000 euroko saria Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatearen eskutik, Oxford aretoan egindako sari banaketan. 54 lan izan dira guztira aurkeztu ditzutenak, horietatik hiru zumaiarrenak. Parte hartzaile kopuruarekin aintzat hartuta oso pozik azaldu dira antolatzaileak handia izan delako.
Lan guzti horien artean, lehen saria Hozkailuan post-it bat ipunari ematea ebatzi du Josu Waliñok, Castillo Suarezek eta Ana Urkizak osatutako epaimahiak, eta kantakizunaren estilo fina nabarmendu dute, bereziki: deskribapen oso onak ditu eta eguneroko detaile txikiak kontatzeko moduak irakurtzearen plazera areagotzean ditu.
21 urteko idazle eta bertsolari beasaindar gazteak, bere aldetik, eskerrak eman zizkoin udalari zein parte hartzaile guztiei saria jasotzean, eta azaldu zuen "momentu estanko" batean zegoela idatzi zuela ipuina eta kontakizuna amaitzea bera erronka izan zela beretzat. Halaber, adierazi zuen bere barnerako gordetzen dituen idatziak partekatzeko ariketa izan dela honakoa.
1.500 euroko bigarren saria, berriz, Gotzon Plaza Jaio bilbotarraren Haizearen norabidea ipuinak irabazi du. Epaimaiak goraipatu duenez, erritmo bizia duen kontakizuna da eta bertan kontatzen den istorioa berria ez den arren, kontatzeko moduak eta trama zoroak harrapatu egiten du irakurlea.
Zumaiar onenaren saria, azkenik, Angel Gallo Fernandezek irabazi du Zu eta ni ipuinagatik. Ainhoa Illarramendi euskara batzordeko kideak eman dio 1.000 euroko saria eta emapimahiak emandako arrazoiak honakoak dira: narratiba oso ona duen eta gaurkotasun handia duen istorioa da, eta sorpresa hartzen du irakurleak amaieran.
Sariak banatu ondoren, kontzertua eskaini zuen Deñe garcia abeslari azpeitiarrak Maialen Urretabizkaia piano jotzaile donostiarrak lagunduta.