Kalean da abenduko Baleike aldizkaria

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 5a

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan.

Bost urte martxan daramatzan Estazioko Aldeko Auzokideen Elkarteak hartu du azala: Auzoko bizi kalitatea hobetzeko proposamen zerrenda prestatu du denbora honetan, baita udalean aurkeztu ere, oraingoz, emaitza handirik gabe. Erreportajean, Maddi Iraola, Oier Sarasketa eta Julen Mateos dira protagonistak: eskiatzailea da lehenengoa, xake jokalaria bigarrena eta motozalea hirugarrena. Erretratua atalean, desinfekzio lanetan aritzen den Desin-lan enpresako nagusi Juan Jauregi Urbieta elkarrizketatu dugu.

Hori guztia eta gehiago, abenduko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3, Arkupe eta BM supermerkatua. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide