Zumaiako Caritasek material bilketa egingo du Gabon bezperatan

Maria Maya Manterola

Abenduaren 13, 14 eta 15ean izango da bilketa, Caritasek Zumaian duen lokalean. Barruko arropa, galtzerdiak, txankletak zein kirol oinetakoak bilduko dituzte Martuteneko presoentzat. 

Gabon garaia heltzearekin batera, materiala biltzeari ekingo dio Zumaiako Caritasek. Martuteneko presoen eskaerari erantzunez, ondorengo materia bildu nahi lukete:

  • Barruko arropa (erabili gabea) eta galtzerdiak. 
  • Kamisetak.
  • Jertseak.
  • Kiroletako galtzak.
  • Bainurako txankletak (39 eta 45 taila bitartean).
  • Kirol oinetakoak (39 eta 45 taila bitartean).
  • Turroi biguna.
  • Metxeroak.
  • A motako zigiluak, gutunazalak eta boligrafoak. 
  • Azazkalak moztekoak. 

Abenduaren 13, 14 eta 15ean egingo dute bilketa, 19:00etan Caritasen Zumaiako lokalean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide