Autobus geltokietan aldaketak izango dira Zumarragan Santa Lutzi eguneko feria dela eta

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 11

Abenduaren 13an ospatuko dute Santa Lutzi eguneko feria Zumarragan. (zumarraga.eus)

Santalutzietako feria ospatuko dute datorren asteartean, abenduaren 13an, Zumarragan. Festa egun horrek eragina izango du Zumaia eta Zumarraga lotzen dituen autobus zerbitzuetan. 

UK06 autobus lineako hiru geltoki kenduko dituzte abenduaren 13an, asteartea, Zumarragan, egun horretan ospatuko duten Santa Lutzi eguneko feriagatik.

Hala, Zumaiatik Zumarragarako noranzkoan Okendoko sarbidea, Izazpi eta ospitalea izango dira geltokiak. Bertan behera geratuko dira Labeaga, Ipiñarrieta Poblado Aparicio geltokiak. 

Zumarragatik Zumaiarako noranzkoan, berriz, ospitalea, Izazpi eta Renfe izango dira geltokiak, eta bertan behera geratuko dira Elizalde eta San Gregorio.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide