25 parte-hartzaile ditu Kabiren xake txapelketak

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 7a

Astearte arratsaldean jokatu ziren xake txapelketako lehen partidak. (Juan Luis Romatet)

Xake txapelketa antolatu du Kabi tabernak bigarren urtez jarraian. 25 lagunek eman dute izena eta Gabon Gauera bitartean jokatuko dira partidak.

Bigarren urtez jarraian antolatu du Kabi tabernak Gabonen bueltan jokatuko den xake txapelketa. Xakea sustatzea helburu duen txapelketa da hau eta kirol edo joko honetan aritu nahi duten guztiei dago zabalduta. Hala, 25 lagunek eman dute izena xakean aritzeko.

Atzo jokatu ziren lehen partidak, eta aurreikuspenak betetzen badira, behintzat, bi asteko epean jokatuko dira ligaxkako partidak. Finala, berriz, abenduaren 24an jokatuko da, Gabon Gauean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide