Mantentze soinketa jarduerarako izen ematea zabalduko du Beheko Plazak datorren astean

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 8a

Astelehenetik aurrera eman ahal izango dira izenak.

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatutako mantentze soinketa jardueraren bigarren seihilabetekorako izenak eman ahal izango dira datorren astetik aurrera. 

Hainbat jarduera prestatzen ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideentzako. Horien artean da Torreberrin ematen den mantentze soinketa jarduera. 

Saio hauen hurrengo seihilabetekorako izen ematea datorren astelehenean, abenduaren 12an, zabaldiko da Beheko Plazak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (hogarrean) duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Matrikulako prezioa 72 euro izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide