Korrontzik Bilbon emango duen kontzertuan parte hartuko dute Astinduko dantzariek

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 8a

Aurtengo maiatzean partekatu zuten Korrontzik eta Astinduk Zumaienako agertokia.

Kontzertu solidarioa eskainiko du Korrontzi musika taldeak datorren abenduaren 11n, igandez, Bilbon. Euskal Herriko dantza talde ugari gonbidatu ditu Korrontzik emanaldi honetan parte hartzera, eta horien artean izango da Zumaiako Astindu taldea. 

Aita Mari erreskate ontziaren aldeko emanaldi berezia eskainiko du Korrontzi musika taldeak datorren igandean, abenduaren 11n, Bilboko Arriaga antzokian (19:00etatik aurrera). Korrontzi Benefic emanaldi berezi honetarako Euskal Herriko hainbat dantza talde gonbidatu ditu Korrontzik. Musika taldeak joko dituen doinuak euskal dantzez jantziko dituzte talde hauek.

Gonbidatutako taldeen artean izango da Zumaiako Astindu dantza taldea. Meñakoz izeneko musika pieza dantzatuko dute Zumaiako lagunek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide