Herriguneko ohiko lekuez gain, aurten auzoetara eta Zumaiako beste gune batzuetan ere jarri dituzte Gabonetako argiak: Artadi auzoko plaza, Larretxo auzunea, Aita Mari auzunearen atzeko jolas parke ingurua, eta Estazioko kalea ere argiztatu dira.
Horren inguruan herritarrek zer iritzi duten jakiteko inkesta abiatu dugu aste honetan baleike.eus webgunean. Erabiltzaileek hiru aukera zituzten: 'Ondo iruditzen zait Gabon argiak Artadin, Larretxon, Aita Marin eta Estazioko kalean ere jartzea'; 'ez zait ondo iruditzen; orain arte bezala nahikoa zen'; eta 'ez zait ondo iruditzen Gabonetako argiak jartzea'.
Gaur eguerdian bukatu da bozkatzeko aukera, eta 161 boto jaso dira guztira. Botoa eman dutenen erdiak baino zertxobait gehiago –89 boto; %55,28– ados dago argiak beste auzune batzuetara eramateko erabakiarekin; %37,89 –61 boto– Gabonetan argiak jartzearen aurka dago; eta %6,83aren uztez –11 boto– aurrez zegoen bezala utzi behar zen.
Hemen ikus ditzakezue emaitzak.