Berriatuko txapelketako final-zortzirenetako partida jokatuko du gaur Gonzalo Agirrek

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 9a

Gonzalo Agirre Berriatuko frontoian final-hamaseirenetako partida irabazi eta gero. (Mikel Plaza)

Berriatuan (Bizkaia) jokatzen ari diren banakako zesta-punta txapelketako final-zortzirenak jokatuko dira gaur, eta bertan izango da Gonzalo Agirre zumaiarra. 

Bizkaiko herri honetako Mendibarren pilotalekuan jokatuko dira gaur, 21:00etik aurrera, Berriatuako banakako zesta-punta txapelketako azken aurreko kanporaketak, txapelketako final-zortzirenak hain zuzen. Bi izango dira gaur jokatuko diren partidak, eta lehenengoan Gonzalo Agirre zumaiarra arituko da.

  1. Del Rio vs Gonzalo Agirre
  2. Gorka Sorozabal vs Johan Sorozabal

Agirrek Alex Goitia izan zuen aurkari banakako txapelketako final-hamaseirenetan, eta 2-0 emaitzarekin nagusitu zen (12-7, 12-8). Del Riok, berriz, Zabalari irabazi zion emaitz berarekin, 2-0 (12-9, 12-4)

Gaurko bi irabazleak txapelketako final laurdenetara sailkatuko dira. Gaur egungo puntista onentsuenen aurka jokatuko dute fase horretan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide