Irantzu Lekueren erakusketa ikusteko azken egunak dira

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 10a

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoarentzat egin du erakusketa hau Lekuek. (Juan Luis Romatet)

Irantzu Lekue artista gasteiztarrak sortutako Maitatzeko artea erakusketa zabaldu zuten azaroaren hondarrean Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan, eta bihar arte egongo da ikusgai.

Gerturatzen direnek zuhaitz berezi bat ikusiko dute: bertan bihotz forma duten mezuak aurkituko dituzte. Elkarlotuta dauden ehunka hosto aterako dira. Horrekin, Lekuek islatu nahi izan duena da zuhaitzek elkar zaindu eta laguntzeko joera dutela, eta gizakiek ere modu berean jokatu dezaketela. Hain justu, horretan diharduen Gipuzkoako Itxaropen Telefonoarentzat egin du artelana, elkartearen 35. urteurreneko ospakizunen barruan.

Erakusketa ikusteko azken egunak gaur eta bihar dira; 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide