Gabonetako loteak zozkatu ditu Beheko Plaza elkarteak

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 11

Txokolatea txurroekin emango zaie Beheko Plazako bazkideei asteartean. (Juan Luis Romatet)

Gabonetako loteak zozkatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Datorren asteazkenetik aurrera banatuko ditu.

Hainbat opariz osatutako Gabonetako loteak zozkatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideen artean. Saridunen zerrenda Gurrutxaga plazako gizarte zentroko iragarki taulan ikus daiteke. 

Datorren asteazkenean, abenduaren 14an, hasiko dira taulak banatzen gizarte zentroan bertan, 10:00etatik 12:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara bitartean. Saria jasotzeko elkarteko bazkide txartela aurkeztu beharko dute. Erosketa orga eramatea gomendatzen dute.

Txokolatea txurroekin

Asteartean, abenduaren 13an, Santa Luzia eguna, txokolatea txurroekin emango die Beheko Plazak bere bazkideei, 18:00etatik aurrera, gizarte zentroko tabernan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide