Berriatuako final laurdenetatik kanpo geratu da Gonzalo Agirre

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 10a

Gonzalo Agirre eta Del Rio neurketaren hasieran. (Goizti)

Berriatuako banakako txapelketako final zortzirenak jokatu ziren atzo Mendibarren pilotalekuan. Gonzalo Agirrek ezin izan zuen garaipenik erdietsi Del Rioren aurkako neurketan, eta, ondorioz, final laurdenetatik kanpo geratu da. 

Berriatuako banakako txapelketako final laurdenetara sailkatzeko bi txartel zeuden atzo jokoan Mendibarren frontoian jokatutako jardunaldian. Lehen partidan Gonzalo Agirre zumaiarra eta Julen del Rio neurtu ziren. Lehen seta berdindua izan zen, eta zumaiarra aurretik ere joan zen markagailuan (1-3, 3-5, 5-7), baina aldeak ez diren inoiz handiak izan. Seta irabazteko zorian ere izan zen Agirre (10-11), baina azken bi tantoak Del Riok egin zituen, eta 12-11 emaitzarekin irabazi zuen seta.

Bigarren setak historia gutxiago izan zuen. Agirre ez zuen asmatu, urduri ere agertu zen behin baino gehiagotan, eta 12-6 emaitzarekin nagusitu zen Del Rio. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide