Hamahiru urte behar izan ditu James Cameron zinemagileak Avatar (2009) film arrakastatsuaren jarraipena amaitu eta estreinatzeko. Avatar. El sentido del agua abenduaren 16an estreinatuko da mundu mailan, eta egun horretan bertan Zumaiako zinema aretoan ikusteko aukera izango da.
Ostiraletik asteazkenera bitartean emango da film hau Zumaiako zinema aretoan. Pelikulak duen iraupenagatik (190 minutu) emanaldi bakarra izango da egunero, 19:30ean. Saio hauetarako sarrerak erosteko aukera zabalik dago dagoeneko, hemen.