Hasi dira jaiotza jartzen Gurrutxaga plazan

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 12a

Jaiotza jartzen Beheko plazan. (Juan Luis Romatet)

Gabon giroan murgiltzen hasia da Zumaia. Argiak dagoeneko piztu dituzte herriko kaleetan, eta gaur jaiotza jartzen hasi dira Gurrutxaga plazan.

Egun gutxi barru murgilduko da Zumaiako Gabonetako ospakizunetan. Gabon korua, Olentzero eta Gomezagoren etorrerak, Zumaiako gizartean ondo errotutako ekitaldiak dira. Hala, garai honetarako girotzen hasia da herria. Abenduaren 2an piztu zituzten Gabonetako argiak, eta gaur bertan hasi dira jaiotza jartzen hasi dira Gurrutxaga plazan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide