Espainiako pilota egokituko azken kanporaketak jokatu ziren atzo, igandea, Eibarko Astelenan, eta maila bikaina erakutsi zuen bertan Leire Esan kirolari zumaiarrak. Izan ere, Eneko Sagarmendirekin batera, datorren igandean Iruñeko Labriten jokatuko den final handirako txartela eskuratu zuen.
Mikel Vega eta Joseba Altuna izango dituzte aurkari. Sagarmendi eta Esnal, aurten elkarrekin arituko direnak, elkarren aurka aritu ziren iaz, eta Sagarmendi izan zen txapeldun azkenean, Xabier Villarrekin batera. Esnal, berriz, bigarren sailkatu zen Jurdan Arakistainekin batera.
Igandeko final handiaren xehetasun guztiak bihar, asteartea, emango dituzte, Labriten bertan 12:30ean egingo duten aurkezpenean.