Ohikoa duen bezala, pentsiodunen eta jubilatuen talde batek elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Kofradiako plazatxoan. Greba mugagabea hasi duten San Juan Egoitzako langileak ere bertaratu dira plazara manifestazioan.
Pentsiodunek bere elkartasuna erakutsi diete egoitzako langileei, egoiliarrei eta hauen senideei, "borroka luzea daramatelako lan-hitzarmen duina lortzeko".