Eman dira Euskaraldiaren bueltan zozkatutako sariak

Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 13:39

Peru Tolosa dinamizatzaileak eman dio Marije Aizpuruari Euskara Batzordearen oparia.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egin da Euskaraldia. Horren bueltan, zozketa batzuk antolatu dira, eta gaur eman dira sariak. 

Bi zozketa egin dira aurten Euskaraldiaren inguruan. Batetik, Euskaraldiko produktu sorta eman du Zumaiako Udaleko Euskara Batzordeak. Sari horren irabazlea Marije Aizpurua izan da, eta Euskaraldiko dinamizatzaile Peru Tolosak eman dio.

Bestetik, Urolako Komunikazio Taldeak Errigorako otarre bat zozkatu du Hitzez Ekin Euskaraldian galdera-erantzunen jolasean parte hartu dutenen artean. Otarre honen irabazlea Marije Sorazu izan da, eta honek ere gaur jaso du saria.

Marije Sorazu, UKTk emandako sariarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide