Haurrei zuzendutako ekitaldiak prestatu ditu Ludotekak zein haur liburutegiak Gabon egunetarako. Lehenak tailer eta irteera bana prestatu ditu; bigarrenak, berriz, bi ipuin kontaketa saio.
Datorren igandean, abenduaren 18an, gabonetako apaingarriak egiteko tailerra egingo dute Ludotekan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. LH1-6 bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako jarduera da, eta guraso zein anai-arreba txikiek parte hartzeko aukera ere izango dute. Interesdunek izena eman beharko dute aurrez Ludoteka bertan, 943-14 32 64 telefono zenbakira deituta edo ludoteka@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita.
Jarduera hau Familia giroan dinamikaren barruan antolatutako lehen saioa dela azaldu dute antolatzaileek.
Izotzetan patinatzera
Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira joateko bi irteera ere antolatu ditu Ludotekak. Abenduaren 26an, astelehenez, egingo da lehenengoa, eta LH1-3 bitarteko haurrei zuzenduta dago; bi egun geroago egingo da bigarrena, abenduaren 28an, asteazkenez, eta LH4-6 bitarteko haurrek hartuko dute parte. Goizeko 9:30etik 17:30era bitarteko irteera izango da.
Bi kasuetan beharrezkoa izango da Ludotekan izena ematea (943-14 32 64 / ludoteka@zumaia.eus), abenduaren 16a (ostirala) baino lehen, eta partaide bakoitzak 9 euro ordaindu beharko ditu. Plazak mugatua izango dira, eta Ludotekako haurrek izango dute lehentasuna.
Ipuin kontaketak
Haur liburutegiak bi ipuin kontaketa saio antolatu ditu. Abenduaren 20an, asteartez, egingo da lehena, 17:30ean. Ipuinak jo eta musikak kantatu ipuin kontaketa musikatua izango da, Badut taldearen eskutik. Ipuin kontaketa 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
Abenduak 29, osteguna, izango da bigarrena, 17:30ean. Argi ibili ipuin kontaketa, Ixabel Agirresaroberen eskutik. Ipuin kontaketa 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.