Futbolean, arraunean, piraguismoan, triatloian... Kirol mota guztietan maila handia erakutsi dute lurraldeko kirolariek, eta egindako lana saritu nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak urte bukaerarekin batera egindako ekitaldian. Sari horiek emateko Kirolgala egin zuten atzo iluntzean Donostiako Tabakaleran.
Aldundiaren aitortza jaso zuten kirolarien artean zumaiarrak ere izan ziren: Irati Osa Irureta piraguista (3.a K2 Europako Txapelketan, eta 4.a Emakumezkoen senior kategoriako Munduko Maratoi Txapelketan), Helene Alberdi triatleta (Half distantzian Europako txapelduna), Annete Gonzalez Etxabarri surflaria (14 urtez aplikoen Espainiako txapelduna, 16 urtez azpikoen Europako txapelduna, La torche junior mailako txapelduna eta 14 urtez azpikoen Euskadiko txapelduna) eta Iñigo Peña (Europako Piraguismo Txapelketan 2.a).
2021-2022. urtean Espainiako ligako azpitxapeldun izan zen Bidasoa eskubaloi taldea ere saritu zuen atzo aldundiak. Denboraldi horretara arte izan zen Irungo klubeko jokalari gaur egun Nantesen (Frantzia) dabilen Kauldi Odriozola.
