'Silent night' filma ikusgai izango da gaurko zine forum saioan

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 15a

Camille Griffin zinemagile britainiarraren komediazko filma hautatu du Ostarrena Zine Klubak gaurko saiorako. Aita Marin izango da saioa, 19:30ean.

Mundua apokalipsiari aurre egiten ari den bitartean, aspaldiko lagun batzuk elkartu dira Gabonak ospatzeko Erresuma Batuko landa-etxe idiliko batean. Gizateriaren suntsipen saihestezinaren ideia burutik kendu ondoren, egoerari lasai aurre egitea erabaki dute, Proseccoren beste botila bat irekiz eta ospakizunarekin jarraituz…

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide