'Avatar. El sentido del agua' filma emango da gaurtik aurrera Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 16a

Mundu mailan estreinatzen den egun berean ikusi ahal izango da Zumaian ere Avatar. El sentido del agua filma. Udaleko Kultura Sailak sarrerak aurrez erosteko gomendatu du. 

Avatar (2009) arrakastatsuaren jarraipena, Avatar. El sentido del agua estreinatuko da gaur mundu mailan. Zumaian ere ikusteko aukera izango da James Cameron zinemagilearen azken lana. Gaurtik asteazkenera bitartean emango da, egunero, 19:30ean, Aita Mari aretoan. 

Sor daitezkeen ilarak ekiditeko, Udaleko Kultura Sailak eskatu die ikusleei sarrerak ahal den neurrian aurrez erosteko, online salmentaren aukera erabiliz. Leihatila ordutegia ere zabaldu egingo da: 18:00etatik 19:15era zabalik izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide