Gernikan jokatzen ari diren Jai Alai Winter Series txapelketako ligaxka amaierara heltzen ari da. Gaur, 19:30ean hasita (22:25ean ETB-1ean), txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatuko da. Diego Beaskoetxea eta Imanol Lopezek osatutako bikoteak Johan eta Del Rio izango dituzte aurkari.
Berebiziko garrantzia du gaurko partidak, txapelketako hurrengo fasera sailkatzeko txartelak jokoan izango direlako. B multzoko lehen postuan dira Beaskoetxea eta Lopez bi partida jokatuta, 4 punturekin. Johan eta Del Rio, berriz, hirugarren dira 3 punturekin. Hauek partida bakarra jokatu dute orain artea. Bi bikoteen artean dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Etcheto, hauek ere 4 punturekin, baina partida bakarra jokatuta. Lehia estua izango da hiru bikote hauen artean hurrengo faserako txartelak lortzeko.