Organo eta txistu kontzertua izango da gaur San Pedro Parrokian

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 18a

Irigoien eta Arakistain, 2019ko argazki batean. (Uztarria)

Peio Irigoienek eta Ignacio Arakistainek txistu eta organo kontzertua eskainiko dute gaur, 19:00etatik aurrera, San Pedro Parrokian. 

Txistu eta organo kontzertua entzuteko aukera izango da gaur San Pedro Parrokian, 19:00etatik aurrera. Peio Irigoien Boda irundarra eta Ignacio Arakistain Agirre azpeitiarra izango dira gaurko emanaldiko musikariak. Lehenak txistua joko du, organoa bigarrenak.

Mozart, Hotteterre, Franck, Garbizu, Cuesta eta Hakimen obrak joko dituzte Zumaiako elizan izango den emanaldian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide