Zozketa

Errigorako saskia zozkatuko du Baleikek

Erredakzioa

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik eta bestetik, telefonoz. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Baleikek.

Baleikek Errigoraren saski bat zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte; batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943 56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.

Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazlea ostiralean jakinaraziko du Baleikek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide