Herritarren eros-ohituren inguruak ikerketa egin ondotik, bertan identifikatutako puntu garrantzitsuen kontrastea egin asmoz, sektoreko eragileekin bilduko da udala bihar, 15:00etan Alondegiko Oxford aretoan.
Izan ere, Merkataritza arloko Plan Estrategikoa osatzen ari da udala, eta hainbat gairen gaineko eztabaida sustatu nahi du biharko saioan, galdetegian jasotako ideiak berresteko helburuarekin. Parte hartzeko aurrez izena emateko eskatu dute, formulario hau beteta. Merkatarien parte hartzearen garrantzia nabarmentzeaz gain, eskerrak eman diete prozesuan beren alea jarri duten guztiei.