Gabonetako apaingarrien tailerra egin dute Ludotekan

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 20a

Gabon bueltarako antolatu dituen ekintzei hasiera emanaz, Gabonetako apaingarrien tailerra egin zuten pasa den igandean Zumaiako Ludotekan.

Haurrei zuzendutako ekintzak prestatu ditu Zumaiako Ludotekak Gabonetako egunetarako. Horietatik lehena pasa den igandean egin zuten, arratsaldez, Ludotekan bertan: Gabonetako apaingarrien tailerra egin zuten. LH 1-6 mailetako umeei zuzendutako ekintza izan zen, eta gurasoek ere parte hartu zuten. Hala, Gabon hauetan etxea apaintzeko makina bat lan eraman zituzten umeek etxera.

Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira joateko bi irteera ere antolatu ditu Zumaiako Ludotekak: abenduaren 26an egingo da lehena, LH1-3 bitarteko haurrei zuzendutakoa eta abenduaren 28an LH 4-6 bitartekoentzat. Izen-ematea pasa den ostiralean itxi zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide