'Esta guerra', Marliken abesti berria

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 21a

Marlik Zumaiako rock taldeak abesti berri bat plazaratu du aste honetan. Esta guerra du izena, eta YouTuben edota Spotifyen entzun daiteke.

Maialen Velardek, Beñat Fernandezek, Ales Gorritik, David Gorritik eta Oihana Rodriguezek osatzen duten boskoteak bi disko atera ditu dagoeneko: Marlik (2017) eta Azaletik ezabatu baino lehen (2020). Azken hilabeteotan abesti berriak grabatu ditu, eta aste honetan argitaratu duten Esta guerra da horietako bat. Taldekideek azaldu dutenez, bi abestiz osatuko den single bateko lehen kanta da. 

Abestia Youtube edo Spotify bezalako plataformetan entzun daiteke dagoeneko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide