1. Zea Mays – Corazon de tango (by Doctor Deseo)
Abesti hau aukeratu dut, Doctor Deseorena nire abesti gustokoena izateaz gain, Zea Maysen bertsioak indar eta energia oso potente bat ematen diolako. Entzuten dudan bakoitzean, bizitza topera esprimitzeko gogoak ematen dizkit. Letra tristea izan arren, ikuspuntu itxaropentsua ematen dio.
2. Maria Ruiz eta Eva Sierra – Viento madera
Abesti hau nire kuadrillako ereserki moduko bat da. Bazter guztietan eta uneoro abesten dugu, gitarrarekin eta gabe. Abestia amaitzean barrez hasten gara zer motibatuta kantatu dugun ikustean. Asko gustatzen zaigu eta elkartasun moduko bat sortzen da gure artean.
3. Yann Tiersen – Comptine d'un été, l'après-midi
Abesti hau, Amelie filmekoa da. Letrarik izan ez arren, niretzat gauza asko esaten ditu. Nostalgia moduko bat sortzen dit, poztasuna eta tristura aldi batera. Generalean, letrarik gabeko abestiak entzuteko ohitura gutxi daukagu eta mila emozio transmititzeko indarra dutela uste dut. Ezer esan gabe, dena esanez.
4. La M.O.D.A. – Prmvr
La M.O.D.A.-ren edozein abesti aukeratuko nuke, baina honek bereziki sentimendu berezi bat transmititzen dit. Bere ahotsa, letrari ematen dion indar berezi hori, gure barrenetara sartzeko daukan dohain hori. Askotan, esatea kostatze zaizkigun hitzak berak, bere abestietan, ezin hobeto islatzen eta transmititzen dituela uste dut.
5. Izaki Gardenak – Zuen eguzkia
Euskal musikan gehien gustatzen zaidan taldeetako bat da Izaki Gardenak. Eta zehazki kanta hau, hunkigarria iruditzen zait, melodia lasaigarri bat dauka baina aldi berean musika tresnak gogor sartzen dira abestian.