Bilera irekia deitu du Txosna Batzordeak ostegunerako

Juan Luis Romatet

Anari santelmoetako txosnetan emandako kontzertuan. (Juan Luis Romatet)

Zumaiako Txosna Batzordeak bilera irekia deitu du ostegun honetarako, hilaren 22rako. Torreberri Gaztetxean egingo da, eta apirilean egingo diren santelmoetan antolatu daitezkeen ekitaldiak pentsatzen hastea du helburu. 

2023ko apirilean ospatuko diren San Telmo jaietara begira jarri da Zumaiako Txosna Batzordea urrutitik bada ere. Santelmoetara begirakoak antolatzen hasteko asmoarekin, bilera irekia deitu dute ostegun honetarako. 19:00etan egingo da Torreberri gaztetxean. Txosnen antolaketan parte hartu nahi duten eragile eta herritar guztiekin bilduko dira ostegunean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide