Aski ezaguna da Anari musikari moduan, bai Euskal Herrian bai euskal mugetatik kanpo ere. Oraingoan, baina, instrumentuen laguntzarik gabeko testua plazaratu du azkoitiarrak. Gari eta goroldiozko da argitaratu duen lehen eleberria, eta gaur arratsaldean aurkeztuko du Alondegiko ganbaran, 18:30etik aurrera egingo den solasaldian. Alex Gurrutxaga zarauztarra izango da elkarrizketaren gidari.
Ekitaldi hau udalak herritarren irakurzaletasuna bultzatzeko antolatu duen ekitaldi sortaren barruan sartzen da. Astelehenean egin zen lehena, Joseba Ossaren Sauna on! liburuaren aurkezpena. Abenduaren 29an egingo da azken ekitaldia, haur liburutegian, 17:30ean: Argi ibili ipuin kontaketa egingo da, Ixabel Agirresaroberen eskutik.