Ontzigintzari buruzko egutegia prestatu du udaleko Euskara Sailak

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 21a

Ander Hormazurik egindako marrazkiekin osatu dute egutegia. (Zumaiako Udala)

Herriko ontzigintza hartu du gai moduan Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2023ko egutegia prestatzeko. Ander Hormazuri artista zumaiarrak egin ditu marrazkiak, eta Beduola elkartearen laguntza izan du edukiak lantzeko.

Urte bukaerarekin batera, aurreko urteetan egin bezala, 2023ko egutegia prestatu du Zumaiako Udaleko Euskara Sailak. Herriko gairen bat hartzen du egutegia osatzeko, eta oraingo honetan Zumaiako ontzigintza izan da aukeratu dutena. Ohi bezala, Ander Hormazurik egin ditu marrazkiak, eta irudi horietan herriko ontziolak eta ontzi motak jasotzen dira. Gaiak lantzerako orduan Beduola ontzi tradizionalen elkartea izan dute bidelagun.

Egutegiak herriko ikastetxeetan banatu ziren abenduaren hasieran, Euskararen Egunaren bezperan. Udaletxeko sarreran ere eskuratu ahal izango da orain.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide