Gabonetako ekitaldietan murgiltzeko prest da Zumaia

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 21a

Gabonak gainean ditugu dagoeneko. Usadioari lotutako ekitaldiek hartuko dute Zumaia datozen egunotan herritarren gozamenerako. 

Abenduaren 2an piztu zituzten Gabonetako argiak herriko kaleetan, eta pixkana joan dira ospatzen egun hauei lotutako ekitaldiak: musika entzunaldiak, tailerrak, etab. Datorren larunbatean, hilaren 24an, kalez kale, etxez etxe, ibiliko dira umeak eta ez hain umeak Niño Jesusen Eskean, eta hala murgilduko da herria Gabonetako ekitaldietan.

Hemen egun hauetarako udalak eta eragileek prestatutako egitaraua:

Abenduak 24, larunbata

Eguerdia bitartean, Niño Jesusen Eskean

12:30ean, Odietan hasita Olentzerorekin kantuan eta Gomezagoren etorrera

17:30ean, Gabon Koruaren saioa kalez kale

17:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan Gabon kanten lehiaketa Erkibe kultur elkarteak antolatuta

18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan Jaiotza ikuskizuna

Abenduak 27, asteartea

11:00-13:30 eta 16:00-19:00, Lubaki kiroldegian, Haurrentzat Gabonetako parkea

Abenduak 28, asteazkena

17:00etan, Xake txapelketa Alondegian.

18:00etan, Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Didauren Frankenstein.

Abenduak 30, ostirala

10:00etan hasita, Eskubaloiko Espilla Memoriala Lubaki kiroldegian.

Abenduak 31, larunbata

11:00etan, San Silvestre lasterketa

Urtarrilak 2, astelehena

10:00-12:00 eta 16:00-18:00, Kimikarin kimika tailerrak Oxford aretoan.

Urtarrilak 3, asteartea

11:00etan eta 12:30ean, dantza eta pintura tailerra. Sagarbideko gimnasioan.

Urtarrilak 4, asteazkena

18:00etan, Errege Magoentzako eskutitzak jasotzea. Beheko plazan.

Urtarrilak 5, osteguna

18:30ean, Errege Magoen kabalgata

Urtarrilak 7, larunbata

17:00etan, haurrentzako antzerkia Aita Marin: Borobil taldearen Narcis@

Urtarrilak 8, igandea

19:00etan, Gospeleko klasikoak kontzertua Aita Marin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide