Disneyren filmetako doinuez osatutako kontzertua emango du bihar Zumaiako Musika Bandak

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 22a

Zumaiako Musika Banda, orain urtebete emandako kontzertuan.

Kontzertu solidarioa emango du bihar Zumaiako Musika Bandak bihar Zumaiena aretoan. Disneyren filmetako musika joko dute Gautena elkartearen aldeko emanaldi honetan.

Gautena elkartearen aldeko kontzertu solidarioa eskainiko du Zumaiako Musika Bandak ostiralean, hilaren 23an, Zumaiena Ikastetxeko aretoan. Emanadia 19:00etan hasiko da. Zumaiako Musika eta Banda eskolako haurrek ere bandarekin joko dute kontzertu honetan.

Disney in concert da emanaldiaren izena, eta Disneyren filmetako doinuak entzuteko aukera izango da. Zuzenean emandako irudiek lagunduko dituzte doinuak, gainera. Los Increibles, Up, Frozen edota Brave filmetako musikak joko ditu Zumaiako Musika Bandak haurrez lagunduta. 

Autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideak biltzen dituen elkartea da Gautena. Honen helburua familia hauei laguntza eta aukera egokiak eskaintzea da, bizitza kalitate ona izan dezaten inklusioaren alde egiten duen gizarte batean. Hala, Gautenak egiten duen lan hori ezagutaraztea izango da kontzertu honen helburuetako bat, azaldu du Bandako zuzendari Joxe Mari Azkuek. Kontzertuan zehar diru bilketa egingo da eta jasoko diru hori Gautena elkartera bideratuko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide