Abenduaren 15ean aurkeztu zuten Maitane Subijana eta Miren Osa ikerlariek Mostradore atzean. Zumaiako emakume merkatarien eta ostalarien historia azaleratzeko azterlana (1940-2020). Lan horretan zortzi hamarkada horietan herriko saltoki eta tabernatan lan egin zuten emakumeen historia jaso dute, baita denbora epe horretan herrian zabaldu ziren komertzio eta ostalaritzako establezimenduen zerrenda osatu ere.
Ikerketa lan hori egiteko herriko zenbait emakumeren testigantzak jaso zituzten. Dagoeneko existitzen ez den Zumaia bateko oroitzapenak jaso dituzte podcast batea Subijanak eta Osak. Podcasta aurkezpen egunean entzun ahal izan zen Zumaiako Emakumeon* Etxean egindako ekitaldian, eta hemen ere entzun daiteke orain.
Ikerketa lana liburuxka batean jaso dute. Hemendik jaitsi daiteke.