LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta Osakidetzaren aldeko protesta ekintzak egin dituzte Hego Euskal Herriko hainbat herritan, baita Zumaian ere. Zumaiako osasun zentroaren aurrean bildu dira eguerdi partean bertoko langileak, baita elkarretaratzearekin bat egin duten zenbat herritar ere. Negoziazioa eskatzeko eta osasun publikoa babesteko helburuekin egin dute kontzentrazioa.