Ion Brakamonte zumaiarraren ametsa egia bihurtu da, eta Amapatxa liburua dagoeneko errealitatea da. Udazkenean abian jarri zuen crowdfunding kanpaina arrakastatsuaren ondoren –liburua egiteko behar zuena baino diru kopuru handiagoa lortu zuen–, Ameriketan zehar egin zuen bidaia islatzen duen liburua kalean da dagoeneko.
Gaur arratsaldez eta bihar egun osoan zehar Erribera kalean izango da liburua banatuko dizkie mezenasgo kanpaina honetan parte hartu zutenei. Liburua mahaian bertan erosteko aukera ere izango dela azaldu du Brakamontek. Zumaiako A3 inprimategian, Otaño liburudendan eta Mandala papertegian ere eskuratu ahal izango da, eta posta elektroniko bidez ere enkargatzeko aukera izango da ionbraka@gmail.com helbidera idatzita.