Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko neurrien zerrenda osatu dute

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 26a

Herrian identifikatutako sei behar nagusiri erantzuteko 45 neurriko zerrenda osatu dute udalak eta Eihera Kooperatibak. 

Aho batez onartu zuten urteko azken plenoan LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko plana. Herrian identifikatutako sei behar nagusiri erantzun nahi die, hain zuzen, plan horrek, eta horretarako, 45 neurriko zerrenda osatu dute udalak eta Eihera Kooperatibak. 

Lehenbiziko neurria 2023aren hasieran garatuko dute, eta sentsibilizazio kanpaina bat izango da, ikusgarritasunaren beharrari erantzuteko. Izan ere, hori da diagnostikoa egiterakoan atzemandako beharretako bat.

Hemen ikus daiteke ekintza plana osorik. 

IV. Berdintasun plana, onartuta

Azken urteotan egindako lanari jarraipena eman eta "salto kualitatibo bat" eman nahi du udalak berdintasunaren bidean, eta horretarako, estrategia eta bide-orria zehaztu ditu udalak. IV. Berdintasun planean ekintza konkretuak zehazteaz gain, "lanerako marko oso bati" egin nahi izan diote erreferentzia. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide