Banatu dituzte Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 25a

Guztira, herriko 22 saltokik parte hartu dute aurtengo lehiaketan. BIB decoración textil establezimenduak eskuratu du lehen saria. 

Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak eman du dagoeneko erakusleiho lehiaketako saridunen berri. Guztira, 22 saltokik parte hartu dute lehiaketan, eta horietatik hiru saritu dituzte. BIB decoración textil dendak eskuratu du lehena, eta 300 euroko erosketa bonoa eman diote. Bigarrena, Xanti altzariak establezimenduak lortu du, eta herritarren saria, berriz, Txera dendak. Horiek 200 eta 100 euroko erosketa bonoak jaso dituzte, hurrenez hurren. 

Herritarren saria banatzeko Facebook sare sozialeko bozketan parte hartu duten erabiltzaileen artean, berriz, zozketa egin du Gertuk, eta Maite Illarramendiri egokitu zaio 100 euroko erosketa bonoa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide