Euskal preso, iheslari eta deportatuak gogoan izango dituzte aurten Gabon garaian ere. Ekimen sorta antolatu du Zumaiako Sarek, tartean, Indamendira mendi irteera. Goizean egin dute txangoa 25 lagun inguruk, eta mendi tontorreraino eraman dute presoak etxeratzearen aldarria.
Atzo, berriz, mus txapelketa izan zen Inpernupe tabernan. Jendetsua izan zen, 41 bikote aritu baitziren nor baino nor, eta azkenean, Aitana De La Torrek eta Ander Etxabek osatutako bikotea izan zen garaile.
