Haurrak eta gaztetxoak zientziara gerturatzeko eta harekin esperimentatzeko, Kimikarin ekimena izango da aurten ere Gabonen bueltan. Urtarrilaren 2rako antolatu ditu saioak udalak, eta bi tailer egingo dituzte, bata goizean 10:00etatik 12:00etara, eta bestea arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara.
Zientziarekiko ikusmina pizteko ekimena da Kimikarin, eta Learning by doing metodologia finlandiarra du oinarri. Zientziaren aspektu ulergarriena erakutsi eta dibertsioarekin lotutako dinamikak gauzatuko dituzte haurrek tailer horietan. 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta talde lana indartzeko beta izango dute bi orduz parte hartzaileek, norbere trebetasunak lantzeaz gain.
Bihartik aurrera eman ahal izango da izena, ingurumena@zumaia.eus posta elektronikora mezua bidalita.