Bihar jakinaraziko dituzte Urrezko Pertxa korto lehiaketako objektua eta gaia

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 26a

2019ko Urrezko Pertxa lehiaketako parte hartzaileen talde argazkia.

Bueltan da dagoeneko Zumaiako Gabonetako klasiko bat bihurtu den korto lehiaketa. Urtero legez, gaia eta objektua jakinaraziko dituzte lehendabizi, bihar bertan, eta gero, hilaren 29an erakutsiko dituzte bildutako lanak.

Torreberri gaztetxea XI. Urrezko Pertxa korto txapelketa antolatzeko lanetan dabil. Aurtengoan ere, irudimena martxan eta kamerak eskutan izango dituzte parte hartzaileek sormena lantzeko antolatzen den urteroko hitzorduan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bihar, hilak 27, emango dituzte aurtengoan landu beharreko objektuaren eta gaiaren berri, sare sozialen bitartez. Lanak bi egunetara, hilaren 29an entregatu beharko dituzte parte hartzen duten taldeek, 22:00etan Torreberri gaztetxean bertan, eta orduerdi beranduago proiektatuko dituzte bildutako lanak.

Edozein zalantza argitu edota argibideak jasotzeko, torreberrigaztetxea@gmail.com posta elektronikora mezua bidali daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide