Gabonetako egitarau oparoaren barruan, haurrek ere izango dute zer gozatua. Gaur, esaterako, Gabonetako haur parkea izango da Lubaki kiroldegian goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Sarrera doan izango dute bertaratzen direnek, eta edukiera bete arte sartu ahal izango da.
Frankenstein, bihar
Haur parkeaz bakarrik ez, antzerkiaz ere gozatzeko beta izango dute etxeko txikienek. Izan ere, bihar, Didau antzerki faktoriaren eskutik, Frankenstein antzezlana izango da 18:00etan Aita Mariko zine aretoan. Dena den, familia osoarentzako moduko obra dela jakinarazi dute udaletik.