Urtarrilaren 9tik aurrera zabalduko dute berriz ere ohiko ordutegian Zumaiako Emakumeon* Etxea. Bitarte honetan, hurrengo programazioa prestatzen jardungo dute.
Edonola ere, aurrez egun hauetarako antolatuta zituzten ekintzak mantenduko dituzte. Bihar, esaterako, 18:30ean Emakumeon* Etxetik abiatuta korrika saioa egingo dute 18:30ean San Silbestre lasterketa dela medio, eta ostiralean, berriz, I. Mus Txapelketa izango da, 16:00etan hasita.