Zumaia eta Donostia arteko autobusek (UK09, UK10 eta UK11 lineak) ez dute geldialdirik egingo bihar Txomin Agirre kaian, ez Garoa tabernaren parean, ezta arranplan ere. Gipuzkoako Urakek kale horretan egin behar dituen lan batzuk tarteko, Patxita Etxezarretako geltokia soilik izango da erabilgarri.