Gertu merkatari eta ostalarien elkartearen Gabonetako sei otarreen zozketaren saridunak jakinarazi dituzte jada, eta baita sariak banatu ere. Begoña Zorita, Julen Larrañaga, Ainhoa Sanchez, Mertxe Gaztelu, Itziar Beristain eta Idoia Perez izan dira zortedunak.
Zumaiako saltokietako bezeroek beste sari bat eskuratzeko aukera dute oraindik ere, Gertuk jakinarazi duenez. Izan ere, urtarrilean 200 euroko bost erosketa bono zozkatuko dituzte. Bezeroek erosketa egiterakoan txarteltxo bat bete beharko dute beren datuekin zozketa honetan parte hartzeko.