Gabonetako programazioaren barruan, haurrei zuzenduriko jarduera ugari antolatu du udalak. Atzoko haur parkearen ondotik, Frankenstein antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute gaur Aita Mariko zine aretoan, 18:00etatik aurrera. Dena den, Kultura Sailak familia osoarentzako moduko obra dela jakinarazi du.
Sarrerak antzezlana baino lehentxeago leihatilan bertan erosi ahal izango dira, eta baita Internetez ere, sarrerakzumaia.eus atarian.